2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
2020ko aurrekontua. Hasierako onespena
Bidankozeko Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontua.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batez onetsitako Udalaren 2020ko aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2020ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Burgin, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L1914328