224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–1. lotea:

  • 1.495 alertze, 879,8 m³ zur eta 379,9 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.
  • Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Telleriko Larrea eta Loiketa alderdiak (30b, 30e eta 32a unadak).
  • Prezioa: 22.393,38 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
  • Mozketa mota: Bakantze selektiboa.

–2. lotea:

  • 1.037 alertze, 598,1 m³ zur eta 274,5 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.
  • Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Urkizu eta Zaldar alderdiak (103a, 103b eta 102a unadak).
  • Prezioa: 15.951,82 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
  • Mozketa mota: Bakantze selektiboa.

Bi lote horiek aprobetxamendu bakarra osatzen dute eta biak batera adjudikatuko dira, 38.345,20 euroko hasierako prezioarekin, gehi dagozkion zerga aplikagarriak.

Proposamen ekonomikoak Ultzamako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2019ko azaroaren 29ko 12:00ak baino lehen, ostirala baita. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 Udalaren Diruzaintzan ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa ordainduta.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira egun horretan bertan, 2019ko azaroaren 29an, ostiralarekin, 13:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2019ko abenduaren 5ean, ostegunarekin, 13:30ean.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2019ko abenduaren 9an, astelehenarekin, eginen da, 14:00etan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1914003