218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta lanpostu horietan, aldi baterako kontratazioaren bidez nahiz aldi baterako barne igoeraren bidez, aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdia. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da aipatu deialdiko aldi baterako kontrataziorako zerrendako izangaien baremoaren behin betiko emaitzaren aurka. Hori dela eta, Administrazioen Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Tutera kalea 20, lehenbiziko solairua, Iruña).

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2019ko urriaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Arejula.

Iragarkiaren kodea: F1913540