218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, medikuak aginduta igerileku estalia erabili behar duten pertsonei norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdi publikoarena, Zizur Nagusiko kirol-instalazioetan abonatuta egon eta kuotaren ordainketa egunean badute

Alkatetzaren urriaren 21eko 779/2019 Ebazpenaren bidez onetsia.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluek ezarritakoarekin bat, deialdiaren laburpena argitaratzen da, zeinaren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu baitaiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index) BDNS (Identifikazioa): 479229

Lehena.–Onuradunak: medikuak aginduta igerilekuan ariketa egin behar duten pertsonak izan ahalko dira onuradunak, Zizur Nagusiko kirol-instalazioetan abonatuta badaude eta kuotaren ordainketa egunean badute.

Bigarrena.–Helburua: igerileku estalia erabiltzeko sarrera edo abonua ordaintzeak ekarritako gastuen zati bat ordaintzea, onuradunek medikuak agindutako ur-ariketen maila manten dezaten.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: dirulaguntzen deialdi publikoan.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 2.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 16tik 20ra izanen da.

Zizur Nagusian, 2019ko urriaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1913613