218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, oinarriko kirola egiten ez duten eta aisialdian jarduten diren Lizarrako kirol klubei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 478825.

–Xedea: sustatzea, batetik, kirola egitea eta, bestetik, kluben parte-hartzea txapelketetan, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen lagunduz.

–Onuradunak: dirulaguntza hauek eskatu eta jasotzeko eskubidea izango dute kirol elkarteek, legearen arabera eratuek, eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol elkarteen erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan agertzen badira.

–Oinarri arautzaileak: dirulaguntzaren oinarri arautzaileak deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean daude, alegia, Lizarrako kirol klubei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.500 eurokoa da.

–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da.

Lizarran, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1913523