216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

122/2019 EBAZPENA, urriaren 22koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan esnea banatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

Nekazaritza-produktuen merkatuen antolamendu bateratua sortu zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren I. atalean jasota daude eskoletan barazkiak eta frutak jateko programak eta esnea hartzekoak. 2016ko maiatzaren 11ko 2016/791 (EB) Erregelamenduak egindako aldaketaren ondorioz, bi programa horiek esparru juridiko bakarrean batu dira, eraginkorragoa izateko, laguntza berariazkoagoa izateko eta hezkuntzari dagokion alderdia areagotzeko.

Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamendu Betearazleak 1308/2013 (EB) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen ditu (Europar Batasunaren laguntzari dagokionez), ikastetxeetan frutak eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko eta, besteak beste, irregulartasunei eta iruzurrari aurre egiteko kontrol neurriak zehazten ditu.

Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuak 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du (Europar Batasuneko laguntzari dagokionez), ikastetxeetan frutak eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko, eta gai hauek jorratzen ditu: Batasuneko kide diren estatuen estrategiak, neurri lagungarriak, kostu diruz lagungarriak, eskatzaileak onartu eta hautatzea, aplikatu beharreko zehapenak, jarraipena eta ebaluazioa eta programaren beste zenbait ezaugarri.

Espainian Europar Batasuneko araudiaren aplikazioa garatzen duen maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuak, eskoletan frutak, barazkiak eta esnea hartzeko programari dagokionez, berariaz indargabetu eta ordezten du apirilaren 23ko 487/2010 Errege Dekretua, ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntza aplikatzeko moduak ezartzen dituena; errege dekretu berriak batera ezartzen ditu garapen arauak, ikastetxeetan produktu horiek nahiz frutak eta barazkiak banatzeari dagokionez.

Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (MAPAMA) estrategia nazional bat prestatu du eskoletan frutak, barazkiak eta esnea hartzeko programa aplikatzeko 2017-2018 ikasturtetik 2022-2023 ikasturtera arte, eta Batzordeari jakinarazi dio. Plana aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da; izan ere, nekazaritzako, osasuneko eta hezkuntzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Eskoletan Esnea Hartzeko Plana 2019-2020 ikasturtean aplikatzea. Hala ere, Espainiako agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.

Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartu dute Nafarroako Foru Komunitateko Eskoletan Esnea Hartzeko Plana prestatzeko lanean 2019-2020 ikasturtean, eta bai ikastetxeak bai planean parte hartuko duten ikasleen adina hautatu dituzte, eta ikasleentzat asteko anoa kopuru egokia zein den erabaki dute.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 23.bis artikuluak 6. apartatuan planaren finantzaketaz xedatzen duenez, Europar Batasunaren laguntzaz gain, Batasuneko kide diren estatuek laguntza nazionalak eman ditzakete eskola programa hau finantzatzeko. Alde horretatik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ziurtagiri bat igorri du, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialeko idazkariarena, konferentzia horrek 2019ko ekainaren 10ean egindako bilkurari buruzkoa; hartan, proposamen bat onetsi zen, zeinak zehazten baitzuen nola banatu Eskoletan Esnea Hartzeko 2019-2020ko programei dagozkien erkidegoko funtsak. Zehazki, Nafarroako Foru Komunitateari 118.735,00 euro dagozkio.

Helburua da plana gauzatzeak ez ekartzea inolako kosturik ikastetxeei. Hori kontuan hartuta, ez da beharrezkotzat jotzen zenbateko hori Foru Komunitatearen funtsekin osatzea, aipatutako diru-kopuruak osotara erantzuten dielakoan 2019-2020 ikasturtean Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren aurrekontu beharrei.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honen oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean dauden moduan, onestea, bai eta II. eranskinetik VI.era bitartekoak ere, deialdiaren parte baitira.

2. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan esnea banatzeko dirulaguntzen deialdia onestea.

3. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta beronen eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. 2020ko ekitaldian Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) Nafarroako Foru Komunitateari bideratzen dion aurrekontuak aukera ematen duen heinean erantzunen zaie ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 22an.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

2019-2020 IKASTURTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXEETAN ESNEA BANATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehenbizikoa.–Xedea eta aplikazio-eremua.

Ebazpen honen xedea da Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren oinarri arautzaileak ezartzea eta 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan esnea banatzeko laguntzen deialdia onestea.

Eskoletan Esnea Hartzeko Plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak finantzatuko du %100ean. Hamalaugarren oinarrian xedatutakoa ukatu gabe, 2019-2020 ikasturtean Eskoletan Esnea Hartzeko Planak izanen duen gehieneko zenbatekoa 118.735,00 eurokoa da.

Bigarrena.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

1. Kostu hauek izanen dira diruz lagungarriak, eta, beraz, Europar Batasunaren laguntza jasotzen ahalko dute:

a) Eskolako programaren esparruan eman eta 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan aurreikusitako ikastetxeetako ikasleei banatutako produktuen kostuak, produktu horiek hornitu eta banatzeko erabiltzen diren ekipoak erosi, alokatu edo finantza errentamenduan hartzeko kostuak barne har ditzaketenak, Europar Batasuneko kide den estatuaren estrategian aurreikusitakoaren arabera.

b) Hezkuntza neurri lagungarrien kostuak; honako hauek, alegia:

–Ikastetxeetan dastaketa klaseak antolatzeko eta lorategiak prestatu eta mantentzeko kostuak, bai eta nekazaritzako ustiategietara bisitak egiteak eta ikasleak nekazaritzara berriz gerturatzeko helburua duten antzeko jarduerak antolatzeak dakartzatenak ere.

–Ikasleei gai hauei buruzko heziketa emateko neurrien kostuak: nekazaritza, elikadurako ohitura osasungarriak, tokian tokiko elikagai kateak, ekoizpen ekologikoa, ekoizpen jasangarria eta elikagaien xahuketaren kontrako borroka.

c) Programaren publizitate kostuak, jendeari informazioa ematea zuzeneko helburua dutenak; honako hauek sartzen dira:

–Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12. artikuluan aipatzen den kartelaren kostua.

–Hedabideekin, komunikazio elektronikoekin, egunkarien bidez eta antzeko komunikabideekin egindako informazio kanpainen kostuak.

–Jendeari eskola programari buruzko informazioa emateko diren informazio saioen, hitzaldien, mintegien eta lantegien kostua, bai eta antzeko ekitaldiena ere.

–Informazio eta sustapeneko materialaren kostua, hala nola gutunak, iragarkiak, liburuxkak, publizitateko gauzak eta antzekoak.

d) Eskola programaren aplikazioaz esperientziak trukatzeko eta jardunbideak hobetzeko sareak sortzeko neurrien kostuak.

e) Europar Batasuneko estatuei programaren jarraipena egin eta eraginkortasuna ebaluatzeko betebeharrak eragiten dizkien kostuak.

f) Eskola programaren barnean emandako produktuen garraio eta banaketa kostuak, atal honen a) letran sartuta ez badaude.

2. Lehenago aipatutako kostuek ez dute Europar Batasunaren beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidezko finantzabiderik izanen.

3. Europar Batasunaren laguntzak ez du balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) hartzen.

4. Publizitate kostu diruz lagungarrien zenbateko osoa ez da izanen Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari urtean egindako behin betiko esleipenaren %10 baino handiagoa.

Hirugarrena.–Banaketak bete beharreko baldintzak.

1. Eskoletan esnea banatzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:

a) Esnea astean behin banatuko da, ikastetxeekin adosten den moduan ikasleek anoa bana har dezaten Planaren iraupenaren asteetan. Nolanahi ere, deialdi honen II. eranskinean adierazten denez, ikastetxe batzuetan astean bi anoa esne banatuko dira ikasle bakoitzeko. Honako hauek dira banaketaren baldintzak:

–Banatuko den produktua esne osoa izanen da, termikoki tratatua. Ontzien bolumena murrizteko asmoz, litro bateko edo gehiagoko ontziak banatuko dira. Halere, laktosarekiko intolerantzia duten ikasleak dauden ikastetxeetan, baldin eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari aldez aurretik jakinarazi bazaio, laktosarik gabeko esnea emanen da, termikoki tratatua, intolerantzia duten ikasleen premiei erantzuteko behar dena soilik. Kasu horretan, litro batetik beherako edukiera duten ontziak onartuko dira.

–Banatuko diren kantitateak hauek izanen dira gehienez ere: 0,20 litroko eguneko kontsumoa ikasle bakoitzeko Haur Hezkuntzan, eta 0,25 litroko kontsumoa ikasleko Lehen Hezkuntzan. Intolerantziak dauzkaten ikasleak baleude, printzipioz esne kontsumoa 0,25 litrokoa izanen da eguneko.

–Lehenbiziko entregan, banatzaileek esnearekin batera polipropilenozko plastikozko edalontzi berrerabilgarriak emanen dizkiete ikastetxeei Planean parte hartzen duten ikasleentzat; edalontziak anoa hartzeko adinako neurrikoak izanen dira (250 ml gutxienez), ahoaren zabalera 70 mm-koa izanen da gutxienez, eta ez dute inolako publizitaterik izanen.

b) Banatzen den esnea goi kalitatekoa izanen da beti, eta edateko unerik onenean dagoena; banatzaileak berariaz adierazi beharko dio ikastetxe bakoitzeko arduradunari esnea hotzean gorde behar den edo denbora epe batean hartu beharra dagoen.

c) Esne-hornitzaile baimenduek banatuko dute esnea, 2019-2020 ikasturteko 25 eskola astetan gehienez ere, banatzaileek ebazpen honetan adierazitako baldintzak ondorio guztiekin onartzen dituztenetik ekainera arte, hilabete hori barne, eta ikastetxearekin adosturiko eran. Beharrezkoa bada, Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren segimendurako batzorde mistoak aldatzen ahalko ditu banaketaren asteak.

d) Banatutako produktuak kalitate urrikoak direnean, ikastetxeko koordinatzaileak atzera bota ditzake, eta horren berri eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Hornitzaileari eskatzen zaion baldintza hori ez betetzeagatik ez den beste arrazoi batengatik produktuak atzera botatzen badira, entregatu diren kopuruak kontatzeko orduan banatutzat joko dira.

e) Horniketa Haur Hezkuntzako 2. zikloko 4.500 ikaslerentzat eta Lehen Hezkuntzako 7.500 ikaslerentzat eginen da gehienez ere, Hezkuntza Departamentuak planean parte hartzeko hautatutako 79 ikastetxeetakoak. “Maila anitzeko landa eskoletan” eta “hezkuntza bereziko ikastetxeetan” adin tarteak desberdinak izan daitezke. Informazio hori guztia II. eranskinean zehazten da.

f) Planari atxikitako ikastetxeetako ikasleek bakarrik hartuko dute esnea, eskola eremuan, eta ezin izanen da erabili eskolako otorduak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla.

g) Planari buruzko informazio publikoa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Hezkuntza Departamentuari dagokie, ez beste inori, segimendurako batzorde mistoaren bidez.

Laugarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren segimendurako batzorde mistoa.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren segimendurako batzorde mistoa eratzen da. Batzordeburua Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta batzordekideak, ordezkari hauek:

a) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldetik, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua eta Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua (idazkari lanetan arituko dena).

b) Hezkuntza Departamentuaren aldetik, Prestakuntza Programen Bulegoko burua eta atal horretako aholkulari bat.

c) Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aldetik, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua eta atal horretako teknikari bat.

Edonola ere, batzordeak berariazko gaiei buruzko adituei parte har dezaten eskatzen ahalko die.

2. Batzordeak Eskoletan Esnea Hartzeko Plana behar bezala gara dadin zaintzea izanen du helburu. Horretarako, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Planaren jarraibide orokorrak ezartzea.

b) Planaren estrategiari lotutako datuak prestatu eta berrikustea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora bidaltzeko.

c) Jardueren jarraipena egitea eta, hala badagokio, araudiak eskatzen dituen txostenak eta ebaluazioak egitea.

d) Egokitzapenen edo aldaketa eta gorabeheren berri ematea.

e) Planeko hornitzaile baimendua izateko eskaerak ebaluatzea.

f) Planari buruzko informazio publikoa proposatzea.

Bosgarrena.–Onuradunak eta baldintzak.

1. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan esnea banatzeko baimena duten hornitzaileak izanen dira dirulaguntza hauen onuradun.

2. Onuraduna izateko, entitateak deialdi honetan ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu, bai eta ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren konpromisoak ere.

3. Onuradunak hautatuko dira soilik maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren babesean 2019-2020 ikasturtean eskola programan parte hartzeko interesa agertu eta Nafarroako Foru Komunitatean parte hartzeko adierazpena aurkeztu zuten entitateen artetik; adierazpena kudeaketa organo eskudunak onetsia beharko du eta NBEFk jakinarazia, maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9.3 artikuluari jarraikiz.

Seigarrena.–Hornitzaile gisa baimentzeko prozedura eta eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

1. Hornitzaile baimendu gisa laguntza hauek eskuratzeko interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari; baliabide telematikoak erabiliz aurkeztu beharko da Erregistro Orokor Elektronikoan Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egunekoa izanen da eskaerak aurkezteko epea.

3. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta, eta ebazpen honen III. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute. Ereduak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira (www.nafarroa.eus).

4. Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztuko dira:

–Entitatearen IFZren kopia.

–Ibilgailuen titulartasuna frogatzen duten dokumentuak.

–Esnearen jatorria zehazten duten agiriak.

–Ekoizpen integratuaren ziurtagiria, kasua bada.

–Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria, kasua bada.

–Esne ekoizleen antolakundearen edo elkartearen aitorpen zenbakia, kasua bada.

–Deialdi honen II. eranskineko ikastetxe guztien zerrenda, esnea banatzeko lehentasun hurrenkeraren arabera ordenatuta.

–2019-2020 ikasturterako banaketa planaren proposamena, honako hauek zehaztuta:

  • Banaketaren egutegia.
  • Horniketaren ezaugarriak, hirugarren oinarriaren 1. puntuko baldintzekin bat.
  • Planean erabiliko den esne kantitatearen aurreikuspena (kg).
  • Planean aurreikusten denaren arabera banatuko den produktuaren laburpena, honako hauek adieraziz: produktu mota, kalitatea, jatorria edo nondik heldu den, kalitatearen ziurtagiria eta aurkezteko modua, baita banatuko diren ontzien edukiera ere.
  • Banatuko diren edalontzien ezaugarriei buruzko fitxa teknikoa, bai eta horien irudia ere.
  • Horniketa egiteko dauzkan baliabide materialak eta giza baliabideak, xeheki adierazita.
  • Proposamenaren zenbatekoa, guztira.

Zazpigarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xedeko dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, baremo honen arabera, eta bertako jatorria duen kalitatezko esnearen horniketari lehentasuna emateko helburuarekin:

a) Plan proposamen merkeena (3 puntu gehienez). Proposamen merkeenari emanen zaio gehieneko puntuazioa. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, jaitsiera portzentaje handienaren arabera; era horretan, zero puntu emanen zaie deialdiaren zenbatekoan inolako jaitsierarik ez duten eskaintzei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

b) Sozietatearen helbidea Nafarroan izatea (2 puntu).

c) Esnea bere ibilgailuekin banatzea (puntu bat gehienez). Puntuazioa esleitzeko, bere ibilgailuen proportzioa hartuko da kontuan, esnearen banaketan guztira erabiliko diren ibilgailuekin alderatuta.

d) Nafarroako ustiategietako esnea banatzea (2 puntu gehienez). Puntuazio altuena emanen zaio Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzako ustiategi ekoizle gehien justifikatzen dituen entitateari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, justifikatutako abeltzain portzentajearen arabera; era horretan, zero puntu emanen zaie Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzako ustiategirik justifikatzen ez duten entitateei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

e) Banaketarako gaitasuna (2 puntu gehienez). Puntuazio altuena emanen zaio Planean erabili beharreko esne kantitate handiena (litroak) justifikatzen duen entitateari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, planerako erabil daitekeen litro kopuruaren arabera. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

f) Giza baliabideak (puntu 1 gehienez). Puntuazio altuena emanen zaio Planean lanean langile gehien dituela justifikatzen duen entitateari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, planean lanean jar daitekeen langile kopuruaren arabera. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

g) Esne ziurtatuaren ekoizpena (2 puntu gehienez). Puntuazioa emanen zaie Planean banatu behar duten esnea ez dela ekoizpen arruntekoa justifikatzen duten entitateei. Horretarako, puntu bat emanen da esne ekoizpena integratua denean eta bi puntu, berriz, ekoizpen ekologikoa denean.

h) Esne ekoizleen antolakundeak eta elkarteak (puntu bat). Puntuazioa emanen zaie esne ekoizleen antolakundearen edo esne ekoizleen antolakundeen elkartearen izaera aitortua duten entitateei.

Zortzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, bosgarren eta seigarren oinarrietan ezarritako baldintzak eta dokumentuak betetzen dituzten egiaztatuko da. Agiri guztiak ez badaude, hamar egunean osatu ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

2. Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren segimendurako batzorde mistoak ebaluatuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta zazpigarren oinarriko baremoaren arabera ezarriko du ordena. Berdinketa izanez gero, hezkuntza eta osasun ikuspegitik kalitate handienekoa eta osatuena den planari dagokion banaketa planaren proposamenaren alde eginen da. Horrez gain, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste, esnearen jatorria eta kalitatea.

3. Lau puntu baino gutxiago jaso dituzten proposamenak aurkeztu dituztenak banatzaile baimenduak izatetik kanpo geldituko dira berariaz.

4. Eskatzaileen eta ikastetxeen arteko korrespondentzia ezartzeko, honela jokatuko da:

–Balorazio onena lortu duen eskatzaileari seigarren oinarriarekin bat aurkezten duen zerrendan adierazitako lehenbiziko 10 ikastetxeak esleituko zaizkio.

–Gainerako eskatzaileei, halakorik baldin badago, hurrenkeraren arabera seigarren oinarriarekin bat aurkeztu zuten zerrendan adierazitako 10 ikastetxe esleituko zaizkie, lehenago esleitu ez badira.

Behin eskatzaile guztiei 10 ikastetxe esleitu ondotik:

–Balorazio onena lortu duen eskatzaileari seigarren oinarriarekin bat aurkeztu zuen zerrendan adierazitako 10 ikastetxe esleituko zaizkio, lehenago esleitu ez badira.

–Gainerako eskatzaileei, halakorik baldin badago, hurrenkeraren arabera seigarren oinarriarekin bat aurkeztu zuten zerrendan adierazitako 10 ikastetxe esleituko zaizkie, lehenago esleitu ez badira.

–Hurrenez hurren aplikatuko dira aurreko bi puntuak, ikastetxe guztien esleipena egin arte.

5. Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren segimendurako batzorde mistoak eskaerak ebaluatu eta ikastetxeak esleitu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpen proposamenak eginen ditu.

6. Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du interesdunak Eskoletan Esnea Hartzeko Planerako (2019-2020 ikasturtea) hornitzaile baimendu gisa onartzeari buruz, bakoitzari esleitu zaizkion ikastetxeak adieraziz, eta bertan berariaz jasota zein eskaera ezetsi diren.

7. Prozeduraren gainean ebazteko epea 15 egunekoa izanen da, eskaerak osorik aurkezten direnetik hasita. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

8. Banatzaile baimenduek, behin kasuan kasuko ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, 7 egun balioduneko epea izanen dute berariaz onartzeko ebazpenean adierazitako baldintza guztiak, eta horren berri eman beharko diote Nekazaritza Zerbitzuari.

9. Onartzen ez badira edo epean onartzen ez badira, entitateak galduko du banatzaile baimenduaren izaera lortzeko aukera, eta esleitu zaizkion ikastetxeak berdintasunez banatuko zaizkie gainerako banatzaile baimenduei, segimendurako batzorde mistoaren irizpideen arabera. Oinarri honen 6., 7. eta 8. puntuei jarraikiz jokatuko da berriz, baina epeak erdira murriztuko dira.

Bederatzigarrena.–Laguntza eskatzen dutenen konpromisoak.

Hornitzaile baimendua izateko, hurrengo ataletan zehaztu eta baimen eskaeran jasota dauden gai hauei buruzko konpromiso idatzia hartu beharko du eskatzaileak:

a) Hornitzaile hautatua izateko proposamenean agertzen den bezala egitea banaketa. Aldaketak aldez aurretik adierazi beharko zaizkio Administrazioari eta hark baimendu beharko ditu.

b) Eskoletan esnea hartzeko programa dela medio Europar Batasunak finantzatzen dituen produktuak prest egonen direla bermatzea, laguntzaren xede diren ikastetxeetako ikasleek kontsumitzeko.

c) Emandako laguntza eskola programaren helburuekin bat erabiltzea, jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako.

d) Oker ordaindutako laguntzen zenbatekoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman planari atxikitako ikastetxeetako ikasleei, edo Nafarroako Foru Komunitateko Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren barruan diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

e) Jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako oker ordaindutako laguntza itzultzea, neurri edo jarduera horiek modu egokian aplikatu ez direla egiaztatuz gero.

f) Frogagiriak agintari eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

g) Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez.

h) Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, bai eta ikastetxe horiei banatutako produktuena eta kopuruena ere.

Hamargarrena.–Laguntzaren onuradunen betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela, hornitzaile baimendua izateko aurkeztutako proposamenarekin bat bete ere; orobat, hari frogatzea dirulaguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela eta helburua bete dela.

b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea, baita Foru Komunitateko nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

c) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordeko dira, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

d) Deialdi honen hamabigarren oinarrian adierazitakoarekin bat, gutxienez ere A-3 neurriko kartel bat ematea planari lotutako ikastetxeei, haiek ageriko toki batean eta sarrera nagusian jar dezaten.

e) Ikastetxeei plastikozko edalontzi berrerabilgarriak ematea Planean parte hartzen duten ikasleentzat, deialdiaren hirugarren oinarrian adierazitako ezaugarriekin bat.

f) Orobat, banatu den esne kantitatea frogatzen duen agiriaren kopia bat utzi beharko du ikastetxeetan –esne, kartel eta edalontzien hartzaileak baitira–, bertan adierazita zer produktu mota banatu den eta noiz banatu den, eta baita informazio kartelari eta entregaturiko edalontzi berrerabilgarrien kopuruari buruzko agirien kopiak ere.

Hamaikagarrena.–Ikastetxeen betebeharrak.

Ikastetxeak betebehar hauek izanen ditu:

a) Laguntzaren xede diren produktuak ikasleek bakarrik eta eskola eremuan kontsumituko dituzte, eta ez dira erabiliko eskolako otorduak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla. Adierazpen hori ikastetxean bertan gordeko da, baina eskura egonen da, kontrolik egiten bada egiaztatu ahal izateko.

b) Matrikulatutako ikasleen kopurua jakinaraztea banatzaile baimenduari.

c) Banatzaile baimenduak emandako kartela jartzea ikastetxeko sarreran, argi ikusteko moduan.

d) Agintari eskudunek ikastetxean egiten dituzten ikuskapen fisikoak baimentzea.

e) Agintari eskudunak beharrezkotzat jotzen dituen beste guztiak.

Ikastetxe batek ez baditu betetzen aipatutako betebeharrak, Planaren segimendurako batzorde mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.

Hamabigarrena.–Ikastetxeetan esnea banatzeari buruzko publizitatea.

1. Eskoletan Esnea Hartzeko Planean parte hartzen duten ikastetxeek publizitatea paratu beharko dute beren eskola instalazioetan, ikastetxeko sarrera nagusian edo argi ikus eta irakur daitekeen toki batean, publizitateko kartelen bidez, adierazteko programa hori Europar Batasunak diruz lagundua dela.

2. Publizitateko kartel horiek banatzaile baimenduek emanen dizkiete ikastetxeei, segimendurako batzorde mistoak gainbegiratuta betiere. Kartel edo material horiek 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte.

3. Kartela gutxienez A-3 neurrikoa izanen da, zentimetro bateko edo gehiagoko letrekin. Kartel horrek Europar Batasunaren eta Nafarroaren ikurrak izanen ditu, “Europar Batasuneko eskola programa” titulua duela, eta esaldi hau gutxienez: “Gure ikastetxeak Europar Batasunaren eskola programan parte hartzen du, Europar Batasunak diruz lagundurik”. Kartelak Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren ikurrak izanen ditu.

Hamahirugarrena.–Ordaintzeko eskaera, eta dirulaguntzaren helburua lortu dela frogatzeko modua.

1. Ordainketaren eskatzaileak Eskoletan Esnea Hartzeko Planerako (2019-2020 ikasturtea) hornitzaile baimenduak izanen dira. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta.

2. Ordaintzeko eskaerak hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, banaketa-aldia bukatu eta biharamunetik hasita. Eskaera bakoitzak, gutxienez, V. eranskinean agertzen den informazioa bilduko du, eta zein banaketa aldiri buruzkoak diren, hari dagozkion frogagiriak erantsiko zaizkio.

3. Ordaintzeko eskaerarekin batera, produktuaren kantitatea, aurkezpen-formatua eta ikasturtean sortu diren oharrak edo gorabeherak aurkeztuko dira, hornitutako ikastetxe bakoitzaren arabera sailkatuta. Horrekin batera, egiaz hornitu edo banatu diren produktuen eta/edo materialen kantitateen ordainagiriak (albaranak) ere aurkeztu beharko dira.

4. Ordaintzeko eskaeran adierazitako zenbatekoak justifikatzeko, zein bere aldetik adierazi behar da banatutako produktu eta/edo material bakoitzaren prezioa.

5. Produktuen horniketari eta banaketari dagozkien ordainketa eskaeretan gutxienez informazio hau jaso beharko da:

a) Banatutako esne kantitatea produktu multzoen arabera, zehatz-mehatz adierazita produktuaren kilogramoak edo litroak, zein ikastetxeri banatu zaion eta noiz eman zaion. Era berean, ikastetxe bakoitzean entregatutako edalontzi eta kartelen kopurua, eta noiz entregatu diren.

b) Produktua zein ikastetxetan banatu den, haren izena eta helbidea, edo hezkuntza agintariarena.

c) Ikastetxe bakoitzean ikasturte hasieran matrikulatutako ikasle kopurua edo, kasua bada, ikasleen zerrenda eguneratua, laguntzaren eskaerak hartzen duen epean produktuak jasotzeko eskubidea dutenena.

Informazio hori euskarri informatikoan aurkeztu behar da, Windows-ekin bateragarri den Excel fitxategi batean.

Hamalaugarrena.–Laguntzaren kalkulua.

1. Entregak frogatzen dituzten albaranak egiaztatu ondoren, organo kudeatzaileak zehaztuko du zein diren kostu balidatuak kontzeptu hauetan:

a) Hornitutako produktuak (esnearen banaketa):

–Banaketa zein ikastetxetan egin den, horietako ikasleen kopurua hartuko da (II. eranskina), salbu eta banaketan zehar aldaketaren bat atzeman eta Hezkuntza Departamentuak kopuru hori eguneratzen badu.

–Esnearen gehieneko kontsumoa ikasle bakoitzeko 0,20 litrokoa izanen da Haur Hezkuntzan, eta 0,25 litrokoa Lehen Hezkuntzan. Laktosarekiko intolerantzia daukaten ikasleak baleude, printzipioz esne kontsumoa 0,25 litrokoa izanen da eguneko.

–Zabalik eta osorik kontsumitu gabe geratutako ontzien kasuan, produktu horren soberakina baztertzen baita, kostu hori banatzaileak bere gain har ez dezan, esne litroak –egunero eta ikastetxeko– biribilduko dira, honela: zenbat brik edo ontzi unitario behar diren, kopuru horren hurrengo zenbaki osorantz, formatuaren arabera.

–Aurretik kalkulatutako eguneko kantitate hori biderkatuko da dagozkion asteko anoekin, ikastetxearen arabera (1 edo 2), asteko kontsumoa zehazteko.

–Asteko kontsumoa biderkatuko da banaketarako gehieneko asteen kopuruarekin.

–Kantitateak banaketaren errealitatearekin doitzeko asmoz (formatuen arabera), beharrezkoa den pakete kopuruaren hurrengo zenbaki osorantz biribilduko da, formatuaren arabera.

–Aplikatuko den unitateko prezioa (euro/litro) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo VI. eranskinean jaso den erreferentziako gehieneko kostua.

b) Horniketan erabilitako eroste kostuak (edalontziak):

–Banaketa zein ikastetxetan egin den, horietako ikasleen kopurua hartuko da (II. eranskina), salbu eta banaketan zehar aldaketaren bat atzeman eta Hezkuntza Departamentuak kopuru hori eguneratzen badu.

–Kalkuluaren ondorioetarako aintzat hartuko den edalontzi kopurua izanen da albaranean adierazitako banatutako edalontzi kopurua.

–Aplikatuko den unitateko prezioa (euro/unitatea) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo VI. eranskinean jaso den erreferentziako gehieneko kostua.

c) Eskola programaren publizitatea (kartela).

–Kontuan hartuko da zenbat ikastetxetan egin duen banaketa banatzaile baimenduak, baimenak emateko ebazpenarekin bat.

–Kalkuluaren ondorioetarako, aintzat hartuko da kartel bana eraman dela planean parte hartu duen ikastetxe bakoitzera, kasuan kasuko albaranean adierazitakoarekin bat.

–Aplikatuko den unitateko prezioa (euro/unitatea) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo VI. eranskinean jaso den erreferentziako gehieneko kostua.

2. Hornitzaile baimendu guztiek 2019-2020 ikasturterako egindako eskaera guztiei aplika dakiekeen dirulaguntza, gehienez, ondoko zenbateko hauetako txikiena izanen da:

a) Gastu kontzeptuaren arabera kalkulatutako laguntzaren batura.

b) 2019-2020 ikasturtean Eskoletan Esnea Hartzeko Planaren aplikazioak izanen duen gehieneko zenbatekoa, Europar Batasunak finantzatutakoa, hau da, 118.735,00 euro.

Hamabosgarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko da laguntza, hiru hilabeteko epean, eskaera behar bezala beteta eta baliozkoa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

Laguntza eskaera aurkezteko ezarritako epea gehienez ere 60 egunez gainditzen bada, laguntza ordaindu eginen da, baina ondoren adierazten den moduan murriztuta.

–%5, epea egun natural batetik 30 egun natural arte gainditzen bada;

–%10, epea 31 egun naturaletatik 60 egun natural arte gainditzen bada.

Epea 60 egun naturalez baino gehiagoz gaindituz gero, beste %1 gehiago murriztuko da laguntza egun bakoitzeko, gelditzen den saldoaren gainean kalkulatuta.

Hamaseigarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza hau bateraezina da jarduera bererako jasotzen ahal diren beste dirulaguntzekin.

Hamazazpigarrena.–Kontrolak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamenduaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta. Kontrolak egiten ahalko dituzte bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko langileek, bai Hezkuntza Departamentukoek, bai Osasun Departamentukoek.

2. Ordaintzeko eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie, eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboan alderdi hauek betetzen direla egiaztatuko da:

–Kasua bada, hautatu eta baimendu den hornitzaile batek aurkeztu dituela.

–Deialdi honetan ezarritako eredu, epe eta horniketa aldiarekin bat datozela, kontuan hartuta, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskaera, beranduenez, eskaeraren xedeko aldia bukatu eta hurrengo hirugarren hilabeteko azken egunean aurkeztu beharko direla.

–Gutxienez informazio hau jasotzen dutela:

  • Eskatzailearen identifikazioa.
  • Ikastetxe bakoitzaren identifikazioa.
  • Ikasturte hasieran matrikulatutako ikasleak edo, kasua bada, eguneratutakoak.
  • Banatutako produktu kopuruak eta banaketa-aldia.

–Eskaeran sartutako produktuek betetzen dituztela ezarritako baldintzak (kantitatea, kalitatea, etab.), eta onartutakoen barruan daudela.

–Laguntzaren xede diren kostuak bat datozela Batzordearen 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. artikuluko 1. apartatuan eta deialdi honen bigarren oinarrian ezarritakoekin.

–Egiaz entregatutako esne, edalontzi eta kartel kantitateak justifikatzen dituzten albaranak ere erantsita dituztela.

–Eskatzaileak ez duela finantzaketarik jaso beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidez, kostu berberetarako.

–Eskabideetako informazioa eta ikastetxeek aurkeztutako aitorpenak bat datozela ikastetxeetan matrikulatutako ikasle kopuruari eta laguntza eskaeraren xede den ikasle kopuruari dagokienez, ziurtatuta banatutako kantitateak egiten duen anoa kopurua bat datorrela ikasle kopuruarekin.

3. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.

Hemezortzigarrena.–Zehapenak.

1. Oker ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko, 809/2014 (EB) Erregelamendu Betearazlearen 7. artikulua aplikatuko da, mutatis mutandis.

2. Maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 15. artikuluari jarraikiz, eskola programan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du.

3. Begi bistako akatsengatik ez bestelakoengatik ordainketa irregularrak egin diren kasuan eta eskatzaileari egozten ahal zaion iruzur edo axolagabekeria larria dagoenean, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean eskatutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du, 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 8. artikulua aplikatuta.

4. Aurrekoa gorabehera, atzemanez gero eskatzaile batek bere betebeharretako bat ez duela bete, bertan behera geldituko da eskatzailearen parte-hartzea Nafarroako Foru Komunitatean, aldi baterako, hilabetetik hamabi hilabetera, edo errebokatu eginen da, zein den arau-haustearen larritasuna, eta proportzionaltasun printzipioarekin bat. Bertan behera uztea edo errebokatzea ez dira aplikatuko arau-haustea garrantzi gutxikoa denean. Eskatzaileak eskatuta eta errebokatzeko arrazoiak zuzendu baldin badira, agintari eskudunak erabakitzen ahalko du parte-hartzailea berriz onartzea, zuzenketa egin eta, gutxienez ere, hamabi hilabete iragan ondoren.

5. Ikastetxe batek ez baditu betetzen deialdi honen hamaikagarren oinarrian aipatutako betebeharrak, Planaren segimendurako batzorde mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.

Hemeretzigarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea eta datuen tratamendua.

1. Onuradunei emandako dirulaguntzak argitaratu eginen dira Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluari jarraikiz. Batzordeko eta Estatuetako auditoretza eta ikerketa organismoek tratatu ditzakete horien datuak, Batasunaren finantza interesak babestearren.

2. Datu pertsonalak direnean, estatu kideek beren eskubideak jakinaraziko dizkiete onuradunei, datuen babeserako arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko aplikagarriak diren prozedurekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datuen babeserako erregelamendu orokorra).

II. ERANSKINA

2019-2020 ikasturtean parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEAREN IZENA

HERRIA

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK

ASTEKO ANOA KOPURUA

La Cruz

Allo

39

30

1

Zelandi HLHIP

Altsasu

110

0

1

Amaiurko eskola publikoa

Amaiur

7

19

1

Lokiz IP

Antzin

24

12

2

Arantza IP

Arantza

22

43

1

Arbizuko Herri Eskola HLHIP

Arbizu

42

53

1

Nazabal HH eta LHko IP

Areso

6

18

2

Sancho Ramírez HLHIP

Arguedas

75

147

2

Arraiozko eskola

Arraioz

9

16

1

La Balsa IP

Arroitz

16

50

1

Mater Dei Ikastetxea

Aiegi

130

306

1

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

0

260

2

Azpilkuetako Eskola

Azpilkueta

12

8

1

Sahats HLHIP

Barañain

0

97

2

Beireko HLHIP

Beire

3

4

1

Jesusen Bihotza Ikastetxea

Bera

20

50

1

Ricardo Baroja

Bera

69

141

1

Río Arga HLHIP

Berbintzana

19

35

1

Beriaingo IP

Beriain

90

0

2

Mendialdea 1

Berriozar

150

0

2

Amor de Dios

Burlata

75

156

2

Ermitaberri IP

Burlata

81

189

2

Regina Pacis

Burlata

70

161

2

“Virgen de Gracia” HLHIP

Cárcar

25

46

2

Francisco Javier Saenz de Oiza IP

Kaseda

16

47

2

Ciudad de Corella IP

Corella

270

560

2

Virgen de Nievas HLHIP

Deikaztelu

5

29

1

San Miguel IP

Doneztebe

96

63

1

Baztan Ikastola

Elizondo

60

44

2

Elizondo HLHIP

Elizondo

68

41

2

Erratzuko Eskola

Erratzu

13

30

2

San Esteban

Erro

12

0

1

Santa Ana Ikastetxea

Lizarra

127

2

2

Remontival

Lizarra

125

149

1

San Donato IP

Etxarri Aranatz

70

0

1

Doña Álvara Álvarez

Faltzes

65

140

1

Santos Justo y Pastor HLHIP

Fustiñana

70

145

1

Andres Narbarte Xalto IP

Goizueta

19

46

1

Isterria HBI

Ibero

0

59

1

Atakondoa IP

Irurtzun

95

293

2

Lekarozko HLHIP

Lekaroz

6

5

1

Doña Blanca de Navarra HLHIP

Lerin

50

106

1

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

Lodosa

75

179

2

San Juan IP

Irunberri

15

42

2

San Bartolomé

Martzilla

95

211

1

Santa Ana IP

Mélida

14

43

1

San Francisco Javier LHIP

Mendabia

0

224

1

Honorio Galilea

Monteagudo

20

41

1

Raimundo Lanas

Murillo el Fruto

8

25

1

Luis Amigó

Mutiloa

305

668

1

Domingo Bados

Olazti

24

90

1

Oronozko IP

Oronoz Mugairi

7

13

2

San Salvador IP

Oteitza

17

46

2

El Lago de Mendillorri IP

Iruña

90

1

2

El Molino HBI

Iruña

0

33

1

Andrés Muñoz Garde HBIP

Iruña

10

70

1

Amaiur Ikastola HLHIP

Iruña

0

244

1

García Galdeano HLHIP

Iruña

60

41

2

Iturrama HLHIP

Iruña

60

229

1

Nicasio de Landa HLHIP

Iruña

8

21

2

San Francisco HLHIP

Iruña

24

49

2

San Jorge HLHIP

Iruña

105

100

1

Esclavas del Sagrado Corazón

Iruña

150

300

2

Patxi Larrainzar IP

Iruña

137

0

1

Santa Catalina Labouré

Iruña

64

1

2

Pitillasko HLHIP

Pitillas

10

20

2

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

16

43

2

Alfonso X el Sabio IP

San Adrián

203

405

2

Ntra. Sra. de la Asunción

Santakara

17

31

1

Virgen de Nievas HLHIP

Sesma

32

22

2

Compañía de María ikastetxea

Tutera

0

102

1

Torre Monreal HBIP

Tutera

30

43

1

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

100

0

2

San Miguel

Uharte Arakil

25

63

1

Urdazubi-Zugarramurdi HIE

Urdazubi

0

9

1

Urrozko HLHIP

Urrotz-Hiria

9

16

1

Ricardo Campano HLHIP

Viana

88

83

2

Erentzun ikastola

Viana

35

56

1

Zugarramurdi-Urdazubi HIE

Zugarramurdi

12

7

2

Hezkuntza Departamentuak ikasleen kopurua eman eta ikastetxeekin egiaztatu du, 2019-2020 ikasturteko matrikulazio datuen arabera.

III. ERANSKINA

Laguntza eskatzen dutenak baimentzeko eskaera (PDFa).

IV. ERANSKINA

Ikastetxearen konpromisoak (PDFa).

V. ERANSKINA

Laguntza eskaeraren gutxieneko edukia (PDFa).

VI. ERANSKINA

Gastuen moduluak

GASTU KONTZEPTUA

ERREFERENTZIAKO GEHIENEKO KOSTUA (BEZik gabe)

Termikoki tratatutako esnea (gainerakoak), 200 cc-koak ez diren ontzietan

0,98 euro/l *

Termikoki tratatutako esnea, laktosarik gabea, 200 cc-koak ez diren ontzietan

0,99 euro/l *

Termikoki tratatutako esnea, laktosarik gabea, 200 cc-ko ontzietan

1,40 euro/l *

Edalontzi berrerabilgarriak

0,30 euro/unitatea

Plana iragartzeko kartela

5,50 euro/unitatea

(*) Ez dituzte gainditzen uztailaren 19ko 452/2019 Errege Dekretuaren hirugarren artikuluan adierazitako gehieneko zenbatekoak.

Iragarkiaren kodea: F1913522