2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2019ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5. aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan: Kreditu-gehigarria.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1913320