215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Ibargoitiko, Irunberriko eta Urraulbeitiko linea elektriko bati buruzkoa.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, Iruña) eta Ibargoitiko, Irunberriko eta Urraulbeitiko udaletan, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten, eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Dokumentazio hori Interneten ere eskuragarri dago, euskarri digitalean, “Ingurumen proiektuak jendaurrean” izeneko fitxan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/0001-0015-2019-000100

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: 20 kV-eko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakunekoa, “Elo-Ibargoiti 3. zirk.” eta “Venta Judas-Loiti 1. zirk.” goi tentsioko aireko lineak lotzen dituena.

Sustatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

Udalerriak: Ibargoiti, Irunberri eta Urraulbeiti.

Iruñean, 2019ko urriaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1913188