215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Irunberriko Udalaren 2019ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa (plantilla organikoari partzialki eragiten dio) Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Irunberrin, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1913125