215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2019ko urriaren 16an egindako bileran hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen lansari araubidearen eskakizunei egokitzeko.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1913489