2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten entitate eta elkarteendako dirulaguntzak emateko 2019ko deialdiarena
Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 477457.
Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak onetsia 2019ko urriaren 14an.
Deialdiaren oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, z.g.) bai Udalaren web orrian: www.baranain.es.
Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodun iragan ondoan amaituko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2019ko urriaren 15ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L1913229