215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

29D/2019 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Asociación Turística Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea” izeneko enpresa elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100039).

Onartu da aipatu elkartearen eraketaren gordailua, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Beatriz Huarte Cruz andreak egin zuen, 31/2019/000086 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Honako hauek izenpetu dute eraketa-akta, sustatzaile gisa: Patxiku Irisarri Elizagoien jaunak, “Gainkoborda Landa Apartamentuaren” izenean; Belen Urrutia Hualde andreak, “Posada Elbeteren” izenean; M. José Iparraguirre Miura andreak, “Casa Enekonearen” izenean; Unai Abel Ruiz Galarza jaunak, “Aurtizko Ostatuaren” izenean; Rubén Gárate Olóndriz jaunak eta Haizea Destribats Yáñez andreak, “Angitz Etxearen” izenean, eta Cecilio M. Sansinea Diharasarry jaunak, “Casa Indianobaitaren” izenean.

Adierazi da erakundearen helbidea Oieregiko (Bertizarana, Nafarroa) Landa Turismoko Zentroan dagoela, eskualde mailakoa dela bere lurralde eremua, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 2. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Interesdunek zilegi dute gordailuan utzitako dokumentazioa aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa Elkarteen Erregistroan, eta zilegi da, orobat, estatutuak aurkaratzea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1913097