212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lourdes Renove proiektuaren esparruan obrak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen indargabetzea “Tudela Renove proiektuaren esparruan obrak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza”. Ordenantza hori 2010ean onetsi zen behin betikoz, eta orduz geroztik dago indarrean. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren indargabetzea behin betiko onetsirik geldituko da.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).

Tuteran, 2019ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1913031