212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (16. ordenantza). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat honako arau honetan: 16. ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasak arautzen baitira aprobetxamendu bereziak egiteko eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkez daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2019ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1913057