210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-M-4

Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak Lakoraren magaletan izenik gabeko erreka batetik 3 l/s-ko ur publikoak aprobetxatzea eskatu du, Izabako udalerrian (Nafarroa), 124 metroko desnibela erabilera industrialerako aprobetxatuz, Belaguako aterperako autokontsumoa helburu, energia elektrikoa ekoizteko.

Horretarako, eskatzaileak “Belaguako aterpea birgaitzeko proiektua (Izaba, Erronkaribar, Nafarroa)” aurkeztu zuen. Proiektua Fernando Martínez eta Javier Esquisábel arkitektoek sinatu zuten 2018ko apirilean, eta honako hauek dira egin beharreko obrak:

Lehendik dagoen hartunea mantentzea, soilik hartzeko kutxatilako lohiak garbituz. Beharrezkoa izanez gero, 200 litroko biltegi erregulatzaile bat eta hondarra kentzeko iragazki bat jartzea aurreikusten da.

2"-ko hodia hartunetik behera 100 metroko desnibela duen gunera arte mantendu nahi da eta, bertan, “T “konexio baten bidez, ura lehendik dagoen 24 m-ko biltegi erregulatzaile batera bideratuko da. Biltegia amildegiaren eta NA-137 errepidearen ondoan dago, maila-sentsore batez hornitua dago eta aterpeko edateko urarentzat baliatzen da. “T” konexio horretatik, 3"-ko elikatze hodi berriak jarraituko du 2 kW-ko ardatz bertikaleko Pelton turbinaraino, zeina aterpeko erdisotoan kokatutako sorgailu asinkronoari lotuta egonen den.

Ura 150 mm-ko hodi lurperatu baten bidez husten da, hurbileko errekaraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1912939