21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko katalogoaren aldaketa puntual xehatua, Aita Javerianoen komentua izandakoan (UI XV unitateko ZOR-1 eremuaren 5. poligonoko 197. lurzatia, Media Luna kalea 39). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko abenduaren 18an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-NOV-18 (5/CV).

“Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta legelariaren 2018ko abenduaren 11ko txostenekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batean onestea Aita Javerianoen komentua izandakoan Udal Planeko katalogoaren aldaketa puntual xehatua egiteko agiria (UI XV unitateko ZOR-1 eremuaren 5. poligonoko 197. lurzatia, Media Luna kalea 39). Luis Irisarri Nagorek sustatu du agiria, Global Numa SL ordezkatuz, Aita Javerianoen komentua izandakoaren eraikinaren zati bat deskatalogatzeko. Egun, babes mailako III. gradua du Iruñeko Udal Plan Orokorraren Katalogoan.

2. Behin betiko onesteko, testu bategina aurkeztu behar du sustatzaileak. Bertan, eskatzailearen proposamena jaso behar da, eraikin berriaren eta abside-gurutzadurako gorputzaren arteko harremanari dagokionez.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1815922