21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2019rako zerga-tasak. Onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko abenduaren 17an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen bere horretan uztea, 2019ko ekitaldirako, 2018ko udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte indarrean egotekoak. Hona hemen zehazturik:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,4386 karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,8160 karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.

4.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak, %14,14 tasa eta 2018an indarrean ziren gainerako baldintzak bere horretan uzten.

6.–Belaiak: larre irekietarako nahiz pentzeetarako:

  • Behi aziendak 4,50 euro/burua.
  • Zaldi aziendak: 5,18 euro/burua.
  • Ardi aziendak: 0,62 euro/burua.

7.–Kanpaldietako tasa:

  • 2,00 euro, lagun eta egun bakoitzeko. Erreserbetarako fidantza: %50.
  • 4,00 euro ibilgailuak gauean aparkatzea, akanpatutako jendea kenduta.

8.–Ur hornidura:

  • Kontagailuen alokairuko kuotak: 7,35 euro lauhilekoan.
  • Kontsumoa: kuota finkoa: m³-ko prezioa: tarifa bakarra: 0,220000 euro/m³.

9.–Elektrizitate hornidura: tarifa ofizialak.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Orbaizetan, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1815935