21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2019ko karga-tasak eta prezio publikoak

Ezkabarteko Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Zerga-tasa hauek onestea 2019rako.

1.1. Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,1750 izanen da.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4an mantentzea.

1.3. %2,5ean uztea denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajea, hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez. Aplikatu beharreko tasa %15 izanen da.

1.4. Ekonomia jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea bere horretan uztea.

2.–Ondoko tasa eta prezio publiko hauek onestea:

Udalaren kiroldegiko tarifak.

AUKERAK

HILABETEKO TARIFA

TARIFA BAKARRA

Abonamendua jarduerekin

19 euro

160 euro

Gimnastika (3. adina)

95 euro

KIROL ANITZETARAKO PISTA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

35 euro

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

25 euro

Hilabetea

129 euro

Hiruhilekoa

377 euro

PILOTALEKUA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

15 euro

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

7,50 euro

Hilabetea

48 euro

Hiruhilekoa

142 euro

ERABILERA ANITZEKO ARETOA

Ordu 1

15 euro

PRESTAKUNTZA GELA

Ordu 1

11 euro

KIROLDEGIA (instalazio osoa)

Egun erdia

60 euro

Egun bat

100 euro

Ekitaldiak

500 euro

–Txartelaren kopia: 3 euro.

–Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.

Salbuespenak:

Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, Udalak baimena ematen badie liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko, gehienez ere astean 6 orduz.

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Hornidura sareko hargunea: 535,00 euro.

–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,24 euro.

–Hornidura: 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2498 euro.

60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7184 euro.

Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–I. epigrafea.–Jarduera sailkatuak.

Jarduera lizentzia eta lizentzia berrien tramitazioa: 415,00 euro.

Irekitzeko lizentzia: 210,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 62,00 euro.

–II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia: 310,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

III. epigrafea.–Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.

Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik taberna berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 520,00 euro.

Ordenantza fiskala, Lizentziak emateagatik eta hirigintzako bestelako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

–I. epigrafea.–Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 520,00 euro.

–II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 470,00 euro.

–III. epigrafea.–Xehetasun-azterketak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak tramitatzea: 470,00 euro.

–IV. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

  • IV.1. Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.
  • 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 42,00 euro.
  • Azalera txikiagoak badira: banandu edo elkartzen den lurzati bakoitza: 42,00 euro.
  • IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:
  • Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa, 50,00 euro.
  • IV.3. Lizentziak eraispen obretarako, eraikitze edo eraberritze lanetarako, instalazioetarako, zuhaitz-mozketarako, errotuluen instalaziorako eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako, aurreko ataletan ez badaude:
  • Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa, 50,00 euro.
  • IV.4. Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak: 160,00 euro.

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

–I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak etab., jarduera ekonomikoa ez badira.

  • Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0 euro.
  • Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 3,10 euro.
  • Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 20,80 euro.

I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 12,50 euro.

I.3. Beste aprobetxamendu batzuk.

  • Egunean, metro karratu bakoitzeko: 0,50 euro.
  • Hilabetean, metro karratu bakoitzeko: 1,55 euro.
  • Urtean, metro karratu bakoitzeko: 12,50 euro.

(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako festetan eta gainerako aprobetxamenduetan, elkarturik egoteagatik, osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku hartzea behar dutenean, %100eko errekargua ezartzen ahalko da.

–II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

  • Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,30 euro.
  • Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 6,55 euro.
  • Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 31,25 euro.

–III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

III.1–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,20 euro.

  • Hilabetean, metro karratu bakoitzeko: 3,45 euro.
  • Urtean, metro karratu bakoitzeko: 26,05 euro.

III.2–Gasbideak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 6,00 euro.

–IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideakAurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira: 55,00 euro.

Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena–Pasabideen gaineko tasak.

–Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzea:

a) Gau eta eguneko pasabideak:

5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 36,00 euro.

6-10 plazako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 62,00 euro.

10 plazatik gorako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 83,50 euro.

b) Ordutegi mugatuko pasabideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

c) Ibilgailuendako sarbideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.

a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan, 32,00 euro urtean.

b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan, 11,00 euro egunean.

Ezkabarteko hilerrien erabilera arautzen duena udal ordenantza.

Lurpean ehorztea: 300,00 euro.

Nitxoan ehorzteagatik: 250,00 euro.

Hobitik ateratzea: 200,00 euro.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eta etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30,00 euro.

3. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2018ko abenduaren 14an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1815264