21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2019ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, Etxauriko Udalak, osoko bilkuran eta bertan egondako guztiak bat etorrita, onetsi du:

1. 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarriko diren karga-tasak onestea:

–%0,38 karga-tasa ezartzea hiri-lurreko ondasunentzat.

–%0,80 karga-tasa ezartzea landa-lurreko ondasunentzat.

–%1,40 karga-tasa aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean.

–%5 karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren gainean.

–%14 karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren gainean.

2. Ludotekaren zerbitzurako, prezio publiko hauek onestea 2019ko ekitaldirako eta arau hauek onestea 2018-2019 ikasturterako:

Ludotekako matrikula: 20,00 euro jarduera hastean.

–Kuotak:

  • Lehenbiziko semea/alaba. Hiruhilekoa: 30,00 euro.
  • Bigarren semea/alaba. Hiruhilekoa: 15,00 euro.
  • Hirugarren semea/alaba. Hiruhilekoa: 5,00 euro.
  • Kanpotarra, lehenbiziko semea/alaba. Hiruhilekoa: 45,00 euro.
  • Kanpotarra, bigarren semea/alaba. Hiruhilekoa: 22,50 euro.
  • Kanpotarra, hirugarren semea/alaba. Hiruhilekoa: 7,50 euro.

Ordutegia: astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, arratsaldez, 17:30etik 19:30era, ikasturtean zehar.

1.–Astelehenetan: euskarara hurbiltzea (A, G eta PAI ereduak).

2.–Astearteetan: D eredua.

3.–Ostegunetan: eredu guztiak.

Altak eta bajak: behin betiko bajak baizik ez dira onartuko, ez aldi baterakoak. Hiruhileko osoa kobratuko da beti.

Onarpenerako irizpideak: eredu guztietako haurrak (D, A, G, PAI eta abarrekoak) Haur Hezkuntzako lehenengo mailarekin batera hasten ahal dira, irailean. Kasu bereziak banan-banan aztertuko dira.

Ordainketa: kuoten zenbatekoa hiruhileko natural bakoitzean kobratuko da. Horretarako ematen den kontuan kargatuko da.

3. Telebanaketa sareari lotzeko tasak onestea, 2019ko ekitaldirako:

–Etxebizitzetako jabeak: 175,00 euro etxebizitza bakoitzeko.

–Antena kolektiboa duten etxebizitzetako jabeak: 70,00 euro etxebizitza bakoitzeko.

–Telebanaketa zerbitzua erabiltzeagatik: 21,00 euroko kuota urtean, sareari lotutako telebista duen etxebizitza bakoitzeko.

Etxaurin, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L1815948