208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2019ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lanpostu bat sortzea Batzarreko langileen plantillan. Argitara ematen da hartutako erabakiaren testua:

1. Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrea, ohiturazko elkartearen plantilla organikoko idazkari-kontu hartzaile postua txandaka bete dezatela Ameskoagoiena eta Ameskoabarrena ibarretako idazkaritza postuan jarduten dutenek, burutzarako ezarritako hurrenkera eta txandakatze berari jarraikiz.

2. Onestea idazkari-kontu hartzaile karguaren oinarrizko betebehar eta zereginen artean ezartzea legez agintzen zaizkion guztiak, Udaleko idazkari kargurako xedatutakotik eratorriak, eta/edo burutzak agintzen dizkionak. Dena den, kontrataturiko teknikariak laguntza emango dio arlo juridikoan eta ekonomia-aurrekontuen arloan.

3. Onestea urteko ordainsaria, ez baita izanen A mailako lanpostuaren oinarrizko soldataren %10 baino txikiagoa, kanpo utzita Batzarretara bertaratzeagatik edo betebeharreko bestelako egintzengatik jaso beharreko aparteko orduak.

4. Onestea administrazio espedientearen hasiera, Batzarrearen plantilla organikoan, lanpostuen zerrendan, sortzeko Zerbitzu juridiko eta ekonomikoetako, kontratazio eta administrazioko teknikari lanpostu bat, A mailakoa.

5. Onestea administrazio espedientea, deialdi publikoaren oinarriak eta hura Estatuko Enplegu Publikoaren Nafarroako Zerbitzuaren bidez egitea, A mailako teknikari lanpostua presaz eta behin-behinean bete dadin, aldi baterako lan-kontratuaren bidez, eta Burutzari eta Idazkaritzari ahalmena ematea horretarako, egin beharreko tramiteak egin ditzan, eta hura argitaratzea.

Ameskoabarrena, 2019ko irailaren 19an.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1912819