208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zabalgo 23. poligonoko 14. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko urriaren 1eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Zabalgo Kontzejuko 23. poligonoko 14. lurzatiaren xehetasun azterketa, María Cristina Echavarri Ochoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aritzalan (Deierri), 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1912888