208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Baso-aprobetxamenduaren bigarren enkante publikoa, hasierako prezioa %10 jaitsita

Lesakako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lotearen aprobetxamendua esleitzeko, ezaugarri hauekin:

–Hiru lote:

  • 1. lotea: 51.588 oin, pinus radiata (intsinis) eta pinus nigra (larizio), 10.318,45 m³ (9.460,18 m³ enbor txiki eta 858,27 m³ zur), 66.533,84 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.
  • 2. lotea: 3.212 oin, pinus radiata (intsinis), 4.243,49 m³ (424,35 m³ enbor txiki eta 3.819,14 m³ zur), 140.544,26 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.
  • 3. lotea: 2.852 oin, pinus radiata (intsinis), 4.453,54 m³ (445,35 m³ enbor txiki eta 4.008,19 m³ zur), 147.501,31 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lesakan, 2019ko urriaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1913030