208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kultura Patronatuko burutzaren eskuordetzea

Alkatetzak irailaren 30ean emandako 880/2019 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi da:

1.–Burlatako Udaleko zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide Ander Carrascón Ericeren esku uztea kirolaren arloan Alkatetzari dagozkion honako eskudantzia hauek, eskuordetu ez zaizkionak Tokiko Gobernu Batzarrari:

Kultura Patronatuko burutza, estatutuetan ezarritako eginkizunekin, barnean direla bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haien kudeaketa orokorra, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebaztekoa ere.

2.–Ebazpen honetan egindako eskuordetzeak indarra har dezan, zinegotzi ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean ez bazaio Udal honetako Alkatetzari adierazten eskuordetzea ez dela onartu.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta edukiaren berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari egiten duen lehen bilkuran.

4.–Erabaki hau igortzea Ander Carrascón Ericeri eta Kirol Patronatuari, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1912991