208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 279. lurzatian. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Artaxoako 1. poligonoko 279. lurzatiaren xehetasun azterlana, Iñigo Yoldi Arbizu arkitektoak 2019ko irailean prestatua eta Esperanza Iriarte Ayestaránek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1912967