208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

1/2018 aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa, atzeraeragina izanen duena 2018ko urtarrilaren 1etik; hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk onesteko urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege Dekretuarekin bat.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2019ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 12an. Aipatu den jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu hasiera batean onetsitako plantillaren agiriaren aurka, aldaketa behin betiko onetsi, eta iragarki honen bidez argitaratzen da. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantilla organikoaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funtzionarioak

2.–Izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. sartu bitarteko osagarri iragankorra: %7,91. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Allon, 2019ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1913087