208. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

1/2019 aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, eranskinean heldu dena, eta argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272., 276.2 in fine eta 277. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak igorrita. Udalbatzak 2019ko abuztuaren 29an onetsi zuen hasiera batean, eta erabaki hori 2019ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12an.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantilla organikoaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funtzionarioak

3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak

5. lanpostua.–Izena: garbitzailea. E maila. Mailako osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Allon, 2019ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1913086