207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Aldaketa 2020rako ordenantzetan, tarifetan eta igorpenetan. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2020rako udal ordenantza eta ordainarazpenen tarifa eta igorpenetan. 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tulebrasen, 2019ko urriaren 3an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L1912818