207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

Nabaskozeko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak maiatzaren 9an eman 84E/2019 Foru Aginduaren bidez.

Hirigintzako araudia eta ordenantzak ematen dira argitara, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Nabaskozen, 2019ko urriaren 2an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912846