207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2020rako ordenantzak, tarifak eta igorpenak. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2019ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020rako ordenantzak eta ordainarazpenen tarifa eta igorpenen aplikazioa. 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2019ko urriaren 3an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1912816