207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Ezartzea Idoia Aritzala Etxarrenek alkate kargua izanen duela dedikazio partzialeko araubidean, lanaldi erdiz arituko baita, eta, kargu horretan aritzeagatik jasotzea espedienteko proposamenean ezarritako ordainsaria, hau da, 23.348 euro urtean. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalak bere gain hartuko ditu aipatu ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.

Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsariak; 150 euroko zenbatekoa ezarri da saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Onestea diru zuzkidura EH Bildu talde politikoarentzat; 1.000 euro urtean.

Laugarrena.–Ezartzea atzeraeragina, lehen puntuari 2019ko abuztuaren 2tik hasita eta, bigarrenari eta hirugarrenari, 2019ko ekainaren 15etik hasita.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxaurin, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L1912787