207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Tellerialde kaleko 5 zenbakian. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko urriaren 4an, Imaz Hermanos Inmuebles SLk Tellerialde kaleko 5. zenbakiko tximinia deskatalogatzeko sustatutako Hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onetsi du.

Hasierako onespena 2019ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 20an, argitaratu zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2019ko urriaren 9an.–Jarduneko alkatea, Lur Iosu Larraza Lopez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913038