207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2019ko aurrekontuko 2. eta 3. aldaketak. Hasierako onespena

Etxarriko Udalak, 2019ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2. eta 3. aldaketak Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Etxarrin, 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Ana Urdánoz Gaztelu.

Iragarkiaren kodea: L1912883