207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 89. lurzatian. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2019ko urriaren 3ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea 3. poligonoko 89. lurzatiko xehetasun-azterketa, aldaketak egiteko barneko eremuetan eta lerrokaduretan. Cadreitako Udal Planeko jarduera ekonomikoen poligonoko plan partzialean garaturiko hiri-lurzoru finkatuko 2.4 lurzatiari dagokio eta Ganados Jiménez Cambrak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Cadreitan, 2019ko urriaren 3an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1912884