207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hiri-jarduketarako plana Eguarasko 7. exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2019ko urriaren 2an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, Eguarasko hiri-lurzoru finkatugabeko 7. exekuzio unitatearen determinazioak aldatzeko; sustatzailea Iván Carmona López da.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 7an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Eritzen (Atetz), 2019ko urriaren 8an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913124