207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atetzen euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Atetzen euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritzen (Atetz), 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1912886