207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZI

Hiri-jarduketarako plan berezia Saraguetako 23. poligonoko 15A eta 16. lurzatietan. Behin betiko onespena

Artziko Udalak, 2019ko urriaren 3an egindako osoko bilkura berezian, aho batez, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, determinazio xehatuak aldatzeko Saraguetako 32. poligonoko 15A eta 16 lurzatietan.

2019ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 29an, hasierako onespenaren erabakia.

Argitara ematen da, hala xedatzen baitu bere 79.1. artikuluan uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, zeinaren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Artzin, 2019ko urriaren 3an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913005