207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia UC 10B unitatean. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko urriaren 7ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordio bidez, erabaki du hasiera batean onestea Desarrollos Energéticos del Norte SLk sustatutako U.C. 10-B “Lastai” unitatea sortu eta arautzeko Hiri-jarduketarako plan berezia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2019ko urriaren 8an. Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1913035