207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2446E/2019 EBAZPENA, irailaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinak aldatzen baitu desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetarako 2019ko gastua baimentzen duen ebazpena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 7ko 3032/2018 Ebazpenaren bidez, 9.500.000 euroko kreditua baimendu zen 2019ko gastuen aurrekontuaren kargura, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak diruz laguntzeko. Dirulaguntza horiek, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 426392 zenbakia dutenak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta honako honen kontura ordaindu: “Enplegu-zentro berezietarako laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida (PEP elementua: E-09/000003-08).

Lanbide arteko gutxieneko soldata handituta, dirulaguntza horietarako oinarria baita, eta kontuan hartuta orain arte aurkeztutako eskaeren kopurua eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraitu nahi duela bultzatzen desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan kontratatzera eta lanpostu horiei eustera, bidezkoa da dirulaguntzak emateko baimendutako kreditua handitzea.

Bestalde, aurreko urteetako esperientzia aintzat harturik, aurreikustekoa da kreditu erabilgarria egotea aurrekontu-ekitaldia amaitu baino lehen, Nafarroako Gobernuaren beste aurrekontu-partida batzuetatik sortua.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuan ezartzen denaren arabera, deialdian zehazten ahalko da, kreditu erabilgarrien barruko gehieneko zenbateko osoaz gain, gehieneko zenbateko osagarri bat, beste deialdirik behar ez duena dirulaguntzetan aplikatzeko.

Aipatu 31. artikuluan ezarritako kasuetako bigarrenean egonen garela aurreikusten da, hau da, partida horietan zenbateko osagarria izanen dela aurrekontu-kreditu erabilgarria handituko delako, kreditu-gehitze baten ondorioz.

Izan ere, 31. artikuluak berak ezartzen duenez, honako hau jaso behar da deialdian, espresuki jaso ere: deialdia onesteko eskumena duen organoak baimendu behar du kreditu gehigarri hori, eta deialdia bezala argitaratu.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 7ko 3032/2018 Ebazpena aldatzea, lehenbiziko puntuari bigarren paragrafoa gehituz, honela:

“Era berean, gehienez 1.500.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kasua bada, organo eskudunak emanen du kreditu gehigarri horretarako baimena, eta deialdia bezala argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko irailaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1912681