207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

43/2019 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2018-2019 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak eman eta ukatzen dituena, eta ordaintzen dituena.

Arte Ikasketen Ataleko buruak, 2019ko irailaren 3ko txostenaren bidez, 2018-2019 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko proposamena egin du. Laguntza horien deialdia goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartzen duten goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleei zuzentzen zaie, eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 148/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 91/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren 3. puntuak ezarritakoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza eman eta ordaintzea eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 6.000,00 euro dira.

2. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorren “Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak” izeneko 420001 42440 4800 322500 partidaren kargura eginen da. Deialdiaren id.: 447225.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “nafarroa.eus” atarian argitara daitezela agintzea.

4. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman edo ukatu zaien. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasuna Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Arte Ikasketen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Emandako laguntzak

DEITURAK

IZENA

EMANDAKO ZENBATEKOA

(euro)

Tristán Villanueva

Mikel

3.473,68

Urtasun Eraso

Xabier

2.526,32

Iragarkiaren kodea: F1912290