207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1950/2019 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Iñaki Zurutuza Arigita jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak 2019ko maiatzaren 20an emandako 824/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5144 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak irailaren 13an egindako proposamena, Zuzenbide Saileko “Merkataritza Zuzenbidea” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titularra izatekoa, Iñaki Zurutuza Arigita jaunaren aldekoa, eta ikusirik interesdunak deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Iñaki Zurutuza Arigita jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Merkataritza Zuzenbidea” jakintza-arlokoa da, 5144 zenbakia du eta Zuzenbide Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1912972