207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 2an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak berritzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da”.

Bestalde, artikulu horren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera, “aurreko apartatuan xedatutakoa hala izanik ere, kideak berretsiak edo ordeztuak izanen dira 5. eta 6. artikuluetan ezartzen den moduan, erakundearen ordezkagarritasuna alda dezaketen hauteskundeak egin eta gero edo bertako ordezkariak aldatuak izan ondoren”.

Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak izendatu ziren.

Xedatutakoa betez, bidezkoa da organo horretan batzordekide gisa arituko diren hezkuntza administrazioaren bost ordezkariak eta entzute handiko pertsona izendatzea, baita idazkaria ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ondoren adierazten diren pertsonak Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, adierazten den erakundearen ordezkari gisa:

Batzordekideak:

–Hezkuntza Administrazioaren ordezkariak:

  • Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.
  • Tomás Rodríguez Garraza jauna, Lanbide Heziketako zuzendari nagusia.
  • Begoña Unzué Vela andrea, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia.
  • Arantza Zuriarrain Iñiguez andrea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskatzailea.
  • Pablo Arriazu Amat jauna, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Entzute handiko pertsona:

  • Pedro Rascón Macías jauna.

–Batzordekide-idazkaria:

  • Antonio Iriarte Moncayola jauna.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 2an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1912806