206. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa lau urterako hautatu ziren, eta epe hori bukatzear dago. Beraz, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101.2 eta 3. artikuluan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, deialdi publikoa irekitzen da legezko baldintzak betetzen dituzten interesdunek hautatuak izateko eskabideak aurkez ditzaten, Udalaren Erregistro Orokorrean, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizoainen, 2019ko urriaren 8an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1912977