205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2019ko aurrekontu-aldaketen hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2019ko irailaren 26n egindako osoko bilkuran, legez ezarritako quorumarekin, hasiera batez onetsi ditu Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 5 espediente.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arbizun, 2019ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L1912931