205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2019ko irailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019ko plantilla organikoan (1/2019 espedientea).

Hasiera batean onetsitako espedientea Idazkaritzan edukiko da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek edo bizilagunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bazaio, plantilla organikoko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan ezarritakoa, 271. artikuluarekin loturik; foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa.

Andosillan, 2019ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1912573