205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete daitezen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

1. Murillo el Frutoko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.murilloelfruto.es. Murillo el Frutoko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta Murillo el Frutoko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Murillo el Frutoko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Murillo el Fruton, 2019ko urriaren 1ean.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1912718