205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Alkateordearen izendapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatua bete beharrez, Miranda Argako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2019ko irailaren 30eko 110/2019 Ebazpenaren bidez, honako izendapen hau egin zuela ematen da jakitera:

Hirugarren alkateordea: Mariana Zárate Ganán andrea.

Ebazpen horretan xedatutakoarekin bat, izendapenak ebazpena eman zen egunetik aitzina izanen du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Miranda Argan, 2019ko irailaren 30ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1912790