205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Izabako Udalak, 2019ko irailaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Izabako udal-mugarteko balorazio txostenaren proiektua.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; hori dena, hala xedatzen baitu 36.4 artikuluan eta hurrengoetan azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeak, zeinak hizpide baititu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroa.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Izaban, 2019ko irailaren 18an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L1912701