205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2019ko irailaren 12an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat 2019ko plantilla organikoan, euskara teknikariari dagokionez. Honela geldituko da:

Izena: euskara teknikaria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. 1. zenbakia. Maila: B. Jardunaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %3,57. Arrisku bereziko osagarria -. Mailako osagarria: -. Egoera: hutsik.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Getze Galarren, 2019ko urriaren 1ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1912734