205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Bilkura arruntetako eguna aldatzea

Faltzesko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, Udalbatzako legezko kideen gehiengo osoa alde egonik, hitzez hitz ematen den honako erabaki hau hartu zuen:

Bakarra.–Aldatzea Faltzesko Udalaren Erregelamendu Organikoaren 9. artikulua, bilkura arruntak egiteko eguna aldatzeari dagokionez, ostegunez egin beharrean asteazkenez egin daitezen. 9. artikuluaren 1. paragrafoa zehazten den moduan gelditu da idatzirik:

“9. artikulua. “Udalbatzak bi hilabetetik behin eginen ditu bere bilkura arruntak, hilabete bakoitietako azken asteazkenean (urtarrila, martxoa, maiatza, uztaila, iraila eta azaroa)”. Hileko azken asteazkena jaieguna edo jaiegun bezpera bada, bilkura arrunta eginen da egun horren bezperagoan, hau da, aitzin astelehenean, lehen kasuan, edo aitzin asteartean, bigarrenean”.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Faltzesen, 2019ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L1912516