205. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori dena, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Etxaurin, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L1912533